Autoestimua norberaren burua estimatzea da.[1] Autoestimua norberarenganako pertzepzioen, pentsamenduen, ebaluazioen, sentimenduen eta portaera-joeren multzo bat da, gure izaeraren ezaugarrietara eta gure gorputzera zuzendutakoa. Laburbilduz: gure buruaren ebaluazio pertzeptiboa da. Giza premien hierarkian, honela deskribatzen da: estimatzeko beharra, bi alderditan banatzen dena: nork bere burua (buruzaletasuna, konfiantza, estimazioa, nahikotasuna, etab.) eta beste pertsona batzuengandik jasotzen den errespetua eta estimazioa (aintzatespena, onarpena, etab.).[2] Maslowren ustez, estimu adierazpen osasuntsuena "beste batzuei merezi diegun errespetuan agertzen da, ospea, entzutea eta lausengua baino gehiago".