Auzitegia lurralde jakin bateko auziak erabakitzen dituen organoa da, eta hedaduraz, haren egoitza eta eraikina[1]. Organo honetan funtzionarioek lan egiten dute, hau da, epaileek eta beren laguntzaileek.
Antolamendu judizial modernoaren arabera, auzitegi guztiak estatuarenak, iraunkorrak (hau da, gobernu-aldaketaren eraginik ez dutenak) eta independenteak (hau da, justizian dihardutenek epaian eragina izan dezakeen jarduerarik ezin dute burutu) dira. Lurralde bakoitzeko antolaketa judizialaren egitura desberdina da; berau teknika judizial desberdinen eta bertako ezaugarri sozio-kulturalen arabera legoke. Munduko herrialde gehienetan sistema judizial hierarkizatua da nagusi; maila desberdineko auzitegiak daude, baina guztien gainetik Auzitegi Gorena dago[1].