Avellino erupzioa | |
---|---|
Errautsetan utzitako oinatzak | |
Sumendia | Vesuvio |
Data | K. o. 1995±10 |
Erupzio-mota | Ultra-pliniarra |
Kokapena | Campaniar sumendi-arkua, Italia 40°49′N 14°26′E / 40.817°N 14.433°E |
VEI | 6 |
Ondorioak | Brontze Aroko eskualdeko kokaleku asko suntsitu zituen |
Avellino erupzioa K.a. 2. milurtekoan Vesuviok izandako erupzio bolkanikoa izan zen. Bere VEI 6tan estimatzen dute. Karbono-14 bidezko datazioaren bidez, zenbait data proposatu dituzte: k.a. 1995 (± 10 urte)[1] k.a. 1660 (± 43 urte), orduan k.a. 1620ko hamarkadan izan ziren gertaera klimatikoen balizko hautagaia izan zelarik[2] (beste hautagaietako bat erupzio minoikoa da). Avellinon topaturiko pumita-metakinen (italieraz: Pomici di Avellino) iturria da.
Dirudienez, Avellino erupzioarena egungo kraterretik 2 km mendebaldera zegoen, eta erupzioak Brontze Aroko hainbat kokaleku suntsitu zituen.
2001eko maiatzean, Nolatik gertu, arkeologo italiarrek kokaleku haietako baten aztarnak aurkitu zituzten. Txabolak, zeramikak, abereak eta animalien eta pertsonen oinatz-arrastoak argitara atera zituzten, baita eskeletoak ere. Bertakoek ziztu bizian alde egin zuten herrietatik, apar harri eta errautsean lurperatzen utziz, gero Ponpeia eta Herkulano kontserbatzea ahalbidetu zuen modu berean..[3][4]
Erupzioa 79koa (VEI 5) eta 1631koa (VEI 4) baino handiagoa izan zen, depositu piroklastikoen olatuekin, irekiduraren ipar-mendebaldean banatuak, olatuak handik 15 kilometrotara mugitu ziren, eta orain Napoli dagoen eremu osora iritsi ziren.[5]