Avicii | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tim Lidén |
Jaiotza | Stockholm, 1989ko irailaren 8a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Maskat, 2018ko apirilaren 20a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Hedvig Eleonora eliza |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Aita | Klas Bergling |
Ama | Anki Lidén |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Östra Real |
Hizkuntzak | ingelesa suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria, discjockeya, erremixlaria, disko-ekoizlea eta abeslaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Swedish House Mafia, Daft Punk eta Basshunter |
Izengoitia(k) | Avicii, Tim Berg, Tom Hangs, Jovicii eta Timberman |
Genero artistikoa | dancea house progresiboa elektro housea |
Musika instrumentua | giltzadia gitarra pianoa sintetizadorea FL Studioa Logic Proa |
Diskoetxea | Universal Music Group Geffen Records Island Records EMI Ministry of Sound Vicious Vinyl |
avicii.com | |
| |
Tim Bergling (Stockholm, Suedia; 1989ko irailaren 8a - Maskat, Oman; 2018ko apirilaren 20a),[1] ezagunagoa Avicii izen artistikoagatik (◢ ◤ edo ΛVICII ikurrekin estilizatua) suediar DJ eta disko-ekoizle profesionala izan zen. [2]
16 urte zituenean bere lehen erremixak musika elektronikoaren inguruko foroetan argitaratzen hasi zen, eta horrek bere lehen kontratu diskografikoa sinatzera eraman zuen.[3] 2011n ospea handia lortu zuen «Levels» single-arekin. 2013an bere lehen estudioko albuma argitaratu zuen, True. Diskoak musika elektronikoa genero askotako elementuekin konbinatu zuen, eta kritika positiboak jaso zituen.
2015ean bere bigarren estudioko albuma atera zuen, Stories, eta 2017an extended play bat atera zuen, Avla ci (01) izenekoa.[4] Bergling bi aldiz izan da Grammy sarietarako izendatua, lehena 2012an David Guettarekin batera "Sunshine" kantuan egindako lanagatik,[5] eta bigarrena 2013an "Levels" kantuagatik.
Bergling 2016an erretiratu zen, osasun arazoengatik, estresaren eta osasun mental txarraren ondorioz.[6] 2018ko apirilaren 20an, Berglingek bere buruaz beste egin zuen Maskaten (Oman).[7] Bere hil ondorengo lehen diskoa, Tim izenekoa, 2019ko ekainaren 6an kaleratu zen.[8]