Bakailao-gibel olio | |
---|---|
elikadura-osagarri | |
![]() | |
Materialak | cod liver (en) ![]() |
Osagaiak | oxigenoa, karbonoa eta D bitamina |
Historia | |
Honen produktua | arrain |
Bakailao-gibel olioa edo bakailao-gibelaren olioa bakailao-gibeletik ateratako olioa da, likido horixka, usain ahul eta zapore berezikoa. Bere konposizioan oleina eta palmitina dira nagusi, eta gainera fosforoa, bromoa, iodoa, sufrea eta burdina ere baditu, eta baita bitaminak ere (A eta D bereziki). Gorputzaren suspertzaile bezala erabiltzen da, oro har, eta itxuraz errakitismoaren aurkako tasun bereziak ditu.[1] XVIII. mendean sortutako lehendabiziko elikadura-osagarrietako bat da, gehienetan umeei ematen ziotena.[2]