Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Barre librea (telebista saioa)

Barre librea
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Aitziber Garmendia
Jon Plazaola
Iraupena 60 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Ekoiztetxea(k) New Digital Media Euskadi S.L.
TB Katea ETB1
Ordutegia Ostegunetan 22:30ean
Ostiraletan 22:30ean (1. denb.)
Emisioa 2020ko maiatzaren 15a –
2021eko ekainaren 24a
Denboraldia(k) 3
Atal kopurua 44
Audientzia %1,6 share
(%4,4 euskaldunen artean)

Barre librea New Digital Media Euskadi S.L. ekoiztetxeak eta Euskal Telebistak ekoiztutako umorezko saio bat da, stand up comedy generokoa. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira saioko aurkezleak eta aktoreetako bi. Programa ETB 1en emititzen da ostiraletan 22:30etan eta euskaraz.

Saioa aurkezteaz gain, programaren egileak eta edukien arduradunak ere Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola dira. Beraiekin batera aritzen dira Getari Etxegarai eta Kepa Errasti aktoreak ere.

Lehenengo atala 2020ko maiatzaren 15ean eman zuten eta ekainaren 25ean bukatu zen denboraldia. Bigarren sasoia berriz 2020ko irailaren 10an estreinatu zuten eta Gabonetatik bueltan hirugarrena.

Hirugarren denboraldiak ez zituen Euskal Telebistak nahi zituen audientzia datuak lortu eta kuota jaitsi egin zen. Ondorioz, 2021eko ekainaren 24an betirako amaitu zen programa.


Previous Page Next Page








Responsive image

Responsive image