Basurtu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Basurtuko ospitalearen ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea | 48013 |
Auzotarra | basurtuar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′41″N 2°57′14″W / 43.26139°N 2.95389°W |
Azalera | 0,79 km² |
Garaiera | 41 |
Demografia | |
Biztanleria | 14.772 (2023) |
Dentsitatea | 18.699 bizt/km² |
Basurtu Bilboko auzoa da. Bilboko Basurtu-Zorrotzako barrutian kokatua, zortzigarren barrutian alegia. Basurtuko auzoaren hegoaldeko muga Sabino Arana etorbidea da, eta etorbide honek markatzen du auzoaren izaera. Hainbat autobide eta errepideren gurutzabide baita Basurtu.
Bilboko elizateak Abandokoa anexionatu zuenean Basurtuko lurrak hiriaren periferia edo kanpoaldea ziren. Horregatik, Bilbok erdigunetik kanpo egon beharreko hainbat azpiegitura kokatu zituen bertan. XX. mendearen hasieran Basurtuko Ospitalea bertan eraiki zen, eredu arkitektoniko ingeleseko ospitalea. Horrez gain, San Mameseko futbol zelaia eta Bilboko Nazioarteko Erakustazoka ere bertan eraiki zen Gerra Zibilaren ondoren.
Hiria hazten joan den heinean, kanpoaldeko izaera hori galtzen joan zen, eta gaur egun Basurtu erabat loturik dago hiriko beste guneekin.