Batela (edo batelekua[erreferentzia behar]) bost bat metro luze eta lau tosta[1] dituen ontzia da, antzina arrantzarako beladuna baina egun batez ere arraunketan erabiltzen dena batel estropadatan.
Batela izan da euskal kostaldeko arrantza-ontzietan txikiena. Jatorrian, masta bakarra zeukan eskuarki; alabaina, kasuren batean txalupa handiagoen biko masteria imitatu izan du[1]. XX. mendearen lehen zatian aisialdiko ontzi gisa hasi ziren erabiltzen, kostaldeko herri turistikoetan. Mendearen erdialdean behin betiko baztertu zen belaren erabilera, eta arraunez propultsatua izateko forma egokiagoak hartzen hasi zen[1]. XX. mendearen lehen erdialdean traineru estropadez gain ontzi txikiagoen arteko lehiak ohikoak izaten ziren, tostarteko ontzietan (batelak) edo aulki mugikorrean (iolak).