Bela-nabigazioa itsas-nabigazio mota bat da, belez prestatutako itsasontzietan. Itsasoan erabili izan da baita ere ibaietan eta lakuetan. Merkataritzan eta bidaietan garrantzi oso handia izan zuen XIX. mende arte, propultsio sistema berriak sortu ziren arte. Gaur egun, orokorrean, kirola moduan erabiltzen da nahiz eta zenbait herrialdetan oraindik-orain beste beharrei erantzuteko erabili izan.