Belarri | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | burua |
Konponenteak | Kanpo belarria Erdi belarria Barne belarria belarri-hegala |
Identifikadoreak | |
MeSH | eta A09.246 A01.456.313 eta A09.246 |
TA | A01.1.00.005 eta A15.3.00.001 |
FMA | 52780 |
Terminologia anatomikoa |
Belarria hotsak atzematen dituen organo anatomikoa da. Ornodunen belarriek biologia erkidea daukate, arrainetatik hasi eta gizakietaraino, ordenen eta espezieen arabera aldaketak dauden arren. Bere eginkizuna ez da soilik hotsa jasotzea, orekan eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu. Belarria entzumen-sistemaren ataletako bat da.
Belarri hitza bi modutara ulertzen da, organo osoa adierazteko edo soilik zati ikusgarriari deitzeko. Animalia askotan, belarri ikusgarria belarri-hegal deritzon ehun tolestua besterik ez da. Entzumenaren prozesuan parte hartzen duen lehen atala da, eta ez du eginkizunik betetzen orekaren zentzumenean. Gizakietan atal honi aurikula ere deitzen zaio. Ornodunek belarri-parea daukate, buruaren bi aldeetan simetrikoki kokaturik. Kokapen honek soinu-sorburuak aurkitzen laguntzen du.