Bero-kolpe | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hipertermia intsolazioa |
Espezialitatea | larrialdietako medikuntza |
Arrazoia(k) | summer heat (en) , exertion (en) body temperature (en) |
Sintoma(k) | zorabioa, Buru-nahasmendua, deliriuma goragalea |
Sortzen du | unconsciousness (en) organ dysfunction (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | T67.0 |
GNS-10 | T67.0 |
DiseasesDB | 5690 |
MedlinePlus | 000056 |
eMedicine | 000056 |
MeSH | D013474 eta D018883 |
Bero-kolpea[1] egoera larria, beroa gorputzean pilatzearen ondorioz sortua, tenperatura zentralaren igoera dakarrena. Deshidratazioaren ondorioz, likidorik sartzen ez bada, egoera oso larria edo muturrekoa izatera irits daiteke, bizitza arriskuan jartzeraino.[2]
Bero-kolpea oso ohikoa ez den prozesua da, eta bero-bolada baten lehen 24-48 orduetan agertu ohi da, organismoa egokitzapen-prozesua hasteko gai izan aurretik. Oro har, 40 °C-tik gorako ingurumen-tenperaturarekin eta %60tik gorako ingurumen-hezetasunarekin agertzen da. Bi modutan aurkezten da: batetik, bero handiko egunetan ariketa fisiko bizia egiten duten tenperatura altuetara egokitu gabeko gazteen artean nagusi den forma aktiboa, eta, bestetik, gorputz-tenperatura erregulatzeko mekanismoak aldatuta dituzten adinekoen artean nagusi den forma pasiboa.[3]