Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Betizu (ETB)

Betizu ETBko ETB1 eta ETB3 kateetan euskaraz emititzen zen haurrentzako eta gazteentzako saio bat zen. Nerea Aliasek aurkezten zuen eta ondoren Jon Gomez aurkezle gaztea izan zen ikuskizunen gidari.

Betizu saioa ez da Betizu Kanalarekin nahastu behar (Super Bat Telebista kanala ordeztu zuena). Betizu saioa ETB1eko saio bat zen (ez bakarra). Betizu Kanala, ordea, Betizu saioko edukia soilik ematen zuen. ETB3k Betizu Kanal ordeztu zuenean, ETB3k Betizu telebista-espazioa mantendu zuen (saio moduan), Hiru3 saioak hura ordeztu zuen arte.

Haur eta gazteentzako programa moduan, hainbat produktu eta kimen jarri zituen martxan, hala nola

Horrez gain, Betizuk haurrentzako proiektu ugari sortu zituen, filmak, kontzertuak, antzerki saioak ("Betizu izar artean" eta "Betizu bizi-bizi", adibidez), haurrentzako kantu lehiaketak, lehiaketa hauetatik Euskal Herrian ezagunak diren musika taldeak irten zirelarik, diskak eta jostailuak bezalako beste produktu batzuez gain.

Saioak bere izena Betizu behi arraza euskaldunagatik jaso zuen.


Previous Page Next Page






Betizu (TV series) English Betizu (EITB) Spanish

Responsive image

Responsive image