Betty Marion White Ludden (Oak Park, Illinois, 1922kourtarrilaren 17a - Los Angeles, 2021ekoabenduaren 31) estatubatuar aktorea eta komediantea izan zen. Telebistako aktoreen artean ibilbiderik luzeena egin zuen aktorea zen, bertan 1939tik hil zenera arte lan egin zuela.[1] Hori dela eta, telebistako aktore aitzindaritzat hartua da.
1973 eta 1977 bitartean The Mary Tyler Moore Showsitcomean Sue Ann Nivens pertsonaiarena egiteagatik ezaguna zen, baita 1984 eta 1992 bitartean The Golden Girls telesailean Rose Nylund pertsonaia antzezteagatik ere.