Biescasko uraldia | |
---|---|
Mota | uholde |
Data | 1996ko abuztuaren 7a |
Kokaleku | Biescas |
Herrialdea | Espainia |
Pertsona hilak | 87 |
Biescasko kanpingo uraldia 1996ko abuztuaren 7an gertatu zen, noiz Arasko sakanaren bat-bateko ur-goraldi batek Las Nieves kanpina suntsitu zuen. Kanpina sakaneko deiekzio-konoaren gainean zegoen, Gállego ibaian isurtzen den bokalean, Biescastik kilometro bat baino gutxiagora. Tragedian 87 pertsona hil, horietatik 12 Euskal Herrikoak[1], eta 187 zauritu ziren.