Bihotz-biriketako bizkortze | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | resuscitation (en) ![]() lehen laguntzak |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D016887 |
Bihotz-biriketako bizkortzea[1] (BBB) edo berpiztea larrialdietako prozesu bat da, pertsona batek arnasteari edo bihotzeko taupadak izateari uzten dioenean egiten dena. Larrialdia bihotz-infartu baten ondorioa izan daiteke, edo deskarga elektriko batena, itoaldi batena edo bihotzaren gelditzea eragiten duen beste edozein gertaerarena.
Prozesuaren funtsa bihotz inguruan etengabeko sakada erritmikoak ematean datza. Berpiztea lortzeko sorosleak eman beharreko sakada-maiztasuna 120 sakada minutuko izan behar da[2]. Helduen kasuan bi aireztapen egin behar dira 30 sakadako, eta umeen eta bularreko umeen kasuan berriz, 2 aireztapen 15 sakadako[2]. Hori egiten jarraitu behar da nekatu arte , edo biktima arnasten hasi arte, edo laguntza espezializatua iritsi arte.