Bipedismoa lehorreko lokomozio mota bat da, non animaliak atzeko hanken gainean mugitzen den. Oinen gainean mugitzen den animalia edo makina bati bipedo esaten zaio, latinez "bi hanka" esan nahi duena. bipedismoaren barneko mugimenduak izan daitezke oinez ibiltzea, korrika egitea edo salto egitea.
Gaur egungo animalia mota asmotan bipedismoa ohiko mugimendu modua da. Triasikoan arkosaurio talde batzuek (krokodiloak eta dinosauroak barnebiltzen dituen taldea) bipedismoa garatu zuten. Dinosauroen artean, forma goiztiar guztiak eta beranduagoko beste forma asko bipedoak ziren; hegaztiak ere bipedoak diren dinosauroen klado bat dira, teropodoen barnean. Ugaztunen barruan, bipedismoa maiz agertu da eboluzioan, Macropoda, kanguro eta arratoien artean, pangolinetan eta Hominina primateen artean (Australopithecina, gizakiak barne). Beste espezie askok maiz erabiltzen dute bipedismoa, beti ez bada ere. Narrasti espezie batzuek korrika egiteko erabiltzen dute, eta primateaskok erabiltzen dute janaria biltzen ari direnean[1]. Hylobatidae eta Indriidae familian ohikoa da bi hanken gainean ibiltzea lurrean egoterakoan. Animalia askok atzeko hankak erabiltzen dituzte janarira heltzerakoan, arriskuak behatzeko edo ernalketa garaian, baina ez dira berez bipedoak.