Black Lives Matter | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | BLM |
Mota | gizarte mugimendua |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ideologia | antirrazismoa |
Jarduera | |
Honen parte | Eskubide zibilen mugimendua |
Historia | |
Sorrera | 2013ko uztailaren 13a |
Sortzailea | Alicia Garza (en) Patrisse Khan-Cullors (en) Ayọ Tometi (en) Shaun King (en) DeRay Mckesson (en) Johnetta Elzie (en) Tef Poe (en) Erica Garner (en) |
Jasotako sariak | Sydney Peace Prize (2017) |
webgune ofiziala |
Black Lives Matter (BLM izenaz ere ezaguna; euskaraz, "Bizitza beltzek ere inporta dute") beltzen giza eskubideak lortzeko nazioarteko mugimendua da, AEBetako komunitate afroestatubatuarretan hasia.
Mugimendua beltzen aurkako bortizkeria eta arrazakeria sistematikoaren kontrako borroka da. Egunero, protestak antolatzen ditu polizien eskuetan hildako beltz errugabeengatik eta gai zabalagoetan, esaterako polizia-basakeria, arrazako desberdintasuna eta arrazako profilaketa AEBetako sistema kriminalean.
2013an mugimendua #BlackLivesMatter traola erabiltzen hasi zen gizarte sareetan, Trayvon Martin gazte beltzaren hiltzaile George Zimmerman epaiketan aske geratu zenean. Baina mugimenduak errekonozimendua irabazi zuen 2014an AEBetan, bi beltzen hilketa eta gero: Michael Brown, Poliziak tiroka hila, eta Eric Garner, agente batek itoa, Fergusonen eta New Yorken protestak eta matxinadak eraginez.
Geroztik mugimenduko parte-hartzaileek beste beltzen hilketengatik manifestazioak egin dituzte, adibidez: Tamira Rice, Eric Harris, Walter Scott, Jonathan Ferrell, Sandra Bland, Samuel DuBose, Freddie Gray eta George Floyd. Azken horren hilketaz geroztik, BLM mugimendua historiako handiena bihurtu zen. 2020ko maiatzaren 26an hasi ziren protestak, haren hilketagatik justizia eskatzeko: jendearen eta kamaren aurrean hil zuten hiru agentek, Derek Chauvin poliziak hanka lepoaren gainean jarrita itota. Bideoa mundu osoan azkar hedatu zen eta Floyden azken hitzak I can't breathe ("Ezin dut arnasa hartu") eta My neck hurts, all my body hurts ("Lepoko mina dut, gorputz osoan mina dut") izan ziren.