Bosniakoak Bošnjaci | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
4 milioi inguru | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Bosnia-Herzegovina:2.185.055 [1] Alemania:158.158 [2] Serbia:136.087 [3] Austria:108.047 [4] AEB:98.766 [5] Suedia:55.464 [6] Montenegro:48.184 [7] Suitza:46.773 [8] Kosovo:45.600 [9] Eslovenia:21.542 [10] Kanada:21.040 [11] Kroazia:20.755 [12] Ipar Mazedonia:17.018 [13] Australia:17.993 [14] Norvegia:15.649 [15] Belgika:2.182 [16] Europar Batasuna oro har:400.000 [17] | |
Hizkuntza | |
"Bosniera" (serbokroazieraren aldaera) | |
Erlijioa | |
Gehienbat Islam sunita | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Hego eslaviarrak |
Bosniakoak (serbokroazieraz[18] Bošnjaci) eslaviar etnia bat dira, hegoaldeko eslaviarren azpitaldekoa.
Gehienbat Bosnia-Herzegovinan bizi dira, eta lurralde horrekin zuzeneko lotura historikoa dute. Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialistako erroldan "musulman nazionalitatea" eman zitzaion baina 1990eko hamarkadatik aurrera eta Bosnia-Herzegovinako independentziarekin eskualdean fededunak izan ala ez tradizio musulmana duten eslaviarrek "bosniako" izendapena lehenetsi dute. Bosnia-Herzegovinaz gain Serbia eta Montenegron ere bizi dira, batez ere bien artean banatuta dagoen Sandžak aldean; Jugoslavia zaharreko beste eremuetan (Kosovo, Kroazia, Eslovenia) ere topatzen dira eta bai arrazoi ekonomikoengatik bai Bosniako gerragatik Europar Batasunean (bereziki Alemanian), Ipar Amerikan edota Australian ere jatorri bosniakoa duten ganorazko jende taldeak daude.
Bosnia-Herzegovinan bertan gerrako garbiketa etnikoak asko murriztu zuen bere zabalpena eta gaur egun oso gutxi dira Bosniako Serbiar Errepublikan bizi direnak.