Brian Paul Schmidt (Missoula, Montana, 1967ko otsailaren 24a) estatubatuar-australiar astrofisikaria da. 2011ko Fisikako Nobel Saria lortu zuen Saul Perlmutter eta Adam Riessekin batera unibertsoaren hedapen azkarrari buruz egindako lanegatik.
Astronomia ikasi zuen Arizonako Unibertsitatean eta Harvardeko Unibertsitatean. 1994an Australiara joan zen bere emazte australiarrarekin. Mount Stromloko Behatokian lan egin zuen eta Australiako Unibertsitate Nazionaleko kantzilerordea da.
Bere ikerketek unibertsoaren hedapena bizkortzen ari dela frogatu zuten eta horri esker Nobel Saria lortu zuen.