Buteno | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H8 |
Konposizioa | karbono eta hidrogeno |
Mota | alkeno |
Masa molekularra | 56,11 g/mol |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 25167-67-3 |
ZVG | 510089 |
EC zenbakia | 246-689-3 |
ECHA | 100.042.430 |
Butenoa edo Butilenoa alkeno bat da, C4H8 formula kimikoa duena. Zehazki, formula horixe duten alkeno isomeroei izen hori ematen zaie, zenbait bereizgarrirekin batera. 1825ean aurkitu zen lehen aldiz butenoa, Michael Faraday zientzialariari esker, gasaren olioan aurkitu zuen.
Lau konposatu isomerok dute formula kimiko bera:
Lau isomeroak koloregabeko gasak dira eta sukoiak ere badira, gar hori bat sortzen baitute errekuntza erreakzioetan. Airearekin nahasketa lehergarriak sor ditzakete eta presio baxuan zukutuak izan daitezke.
Bromo elementalarekin edo potasio permanganatoaren (KMnO4) tankerako disoluzio azidoekin erraz erreakzionatzen dute. Bestalde, petroliotik abiatuta, cracking erreakzioen bidez lor daitezke.