John Calvin Coolidge (Plymouth, Ameriketako Estatu Batuak, 1872ko uztailaren 4a - Northampton, Ameriketako Estatu Batuak, 1933ko urtarrilaren 5a) Ameriketako Estatu Batuetako politikaria izan zen. Estatu Batuetako 30. lehendakaria izan aurretik (1921-1925), udal kontseilaria, sollicitor, Northampton hiriko alkatea, senataria eta Massachusetts estatuko gobernadorea (1919-1920) izan zen Alderdi Errepublikarraren aldetik. Liberalismo ekonomikoaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Iraultzaren ondoren, Mexikorekin harreman onak izaten saiatu zen.