Canaletto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giovanni Antonio Canal |
Jaiotza | Venezia, 1697ko urriaren 7a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1758ko apirilaren 19a (60 urte) |
Familia | |
Aita | Bernardo Canal |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Bernardo Canal |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, akuafortista eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Venezia Erroma Venezia Britainia Handia Venezia eta Londres |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Giovanni Paolo Pannini |
Mugimendua | Rokokoa |
Genero artistikoa | Vedutismoa paisaia margolaritza |
Canaletto —jaiotzako izena: Giovanni Antonio Canal— (Venezia, Italia, 1697 – 1768ko apirilaren 19a) margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea izan zen. Canalettoren pinturaren ezaugarri nagusiak perspektiba eta konposizioa dira. Gaiei dagokienez, Veneziako, Londresko eta Ingalaterrako landa-giroko paisaiak adierazten dituzten obrak dira bereziki aipagarriak: xehetasun handikoak eta oso giro berezikoak dira. Lan horiei esker, itzal handia izan zuen Canalettok ondorengo paisaia-margolarietan. Canaletto Veneziako paisaia-margolaritzaren bultzatzailea izan zen, eta garai hartako artista gailenetakotzat zuten. Eragin handia izan zuen, besteak beste, Belloto, Guardi eta Marieschi margolariengan.