Carl Schmitt (Plettenberg, 1888ko uztailaren 11 – ibidem, 1985eko apirilaren 7a) alemaniar legelari, filosofo politiko eta nazi alderdiko kidea izan zen. Teoriko kontserbadorea izan zen, eta parlamentuko demokrazia, liberalismoa eta kosmopolitanismoa kritikatu zituen.
Zuzenbidea ikasi zuen Berlinen, Munichen eta Estrasburgon. 1916an izena eman zuen armadan. Irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan, batez ere Berlinekoan (1933-1945).
Katolikoa izan zen jaiotzez eta elizarekin hautsi zuen 20ko hamarkadan.
1933ko maiatzaren 1ean nazien alderdiarekin bat egin zuen. Azaroan Legelari Nazional-sozialisten Batasuneko presidente bihurtu zen. Bere teoriek diktadura nazia eta Führerraren autoritatea justifikatu zituzten.
Ez zen nazismoaz damutu eta gerra osteko irakaskuntza debekatua izan zuen. Bere ideien eragina gaur egun mantentzen da.