Carlo Rubbia (Gorizia, 1934ko martxoaren 31) italiar fisikaria da. 1962an, Ikerketa Nuklearretarako Europako Erakundeko (CERN) fisikari izendatu zuten. 1970etik aurrera, Harvard unibertsitateko fisika-irakasle izan zen, eta bi erakunde horien artean banatu zuen bere lana. 1984an, Fisikako Nobel saria irabazi zuen Simon van der Meerrekin batera, iraupen gutxiko W partikula eta Z partikula azpiatomiko masiboak edo bitarteko bosoi bektorialak aurkitzeagatik.