Central Park | |
---|---|
AEBko Leku Historikoa | |
Central Park osoa erakusten duen airetiko irudia. Orientazio gisa, kontuan har bedi argazkiaren ezker aldea iparraldea dela. Argazkiaren eskuin aldean (eta, beraz, Central Park-en hegoaldean) Midtown-eko etxe orratzak bereiz daitezke. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°46′57″N 73°57′58″W / 40.7825°N 73.9661°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1856 |
Kudeatzailea | Central Park Conservancy |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frederick Law Olmsted Calvert Vaux |
Azalera | 341 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (iv) |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
AEBko Leku Historikoa | 66000538 |
Bisitariak urtean | 40.000.000 |
Webgune ofiziala | |
|
Central Park (euskaraz Parke Zentrala) EEBBko New York hiriko parke publiko handi bat da, Manhattan uhartearen erdian kokatua. Urtero hogeita bost milioi inguru bisitari izaten dituenez, Estatu Batuetako hiri-parke bisitatuena da. Ezin konta ahala film eta telebista-serietan agertu izanaren ondorioz, mundu osoan ezaguna da; bereziki, bertako zelaietatik ikus daitekeen etxe orratz-perspektiba egiazki aparta. Central Park, Monako baino ia bi aldiz handiagoa da eta ia zortzi aldiz handiagoa Vatikano hiriarekin konparatzen badugu.