Cepheus | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Cep |
Genitiboa | Cephei |
Sinbologia | Zefeo |
Eremua | 588 gradu karratu (27. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 1 |
Izarrik distiratsuena | α Cephei (itxurazko magnitudea 2,44) |
Konstelazio mugakideak | Cygnus, Lacerta (konstelazioa), Cassiopeia, Camelopardalis, Draco (konstelazioa) eta Hartz Txikia |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 22 h |
Deklinazioa | 70° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Azaroa | |
+90° eta −10° latitude bitartean ikusgai. |
Cepheus edo Zefeo[1][oh 1] —latinez: Cepheus— Ipar hemisferioko konstelazio bat da. Mitologia grekoko Zefeo Etiopiako erregea irudikatzen du, Kasiopearen senarra eta Andromedaren aita. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta gaur egungo 88 konstelazioetako bat ere bai[2].
Astronomiarako bereziki interesgarriak diren bi izar aldakor ditu. Batetik, Delta Cephei; izarra zefeiden prototipoa da. Zefeidak oso periodo erregularreko distira-aldaketa duten izarrak dira, eta oso baliagarriak dira distantziak kalkulatzeko. Bestetik, Beta Cephei; gainazalean pultsuak izatearen ondorioz argitasun-aldaketak dituen izar aldakor mota baten ordezkaria da.
Konstelazio honetan daude, halaber, izar ezagun handienetako bi: Mu Cephei eta VV Cephei.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found