ChattanoogaEstatu Batuetako hiria, Tennessee estatuaren hegoaldean, Tennessee ibaiaren ertzean. 167.674 biztanle (2010; hirialdeak 320.761 biztanle ditu). Burdinbide- eta industria-hiri garrantzitsua. Ehun-langintza, erreaktore nuklearrak eta industria mekanikoa. Sezezio-gerraren garaian konfederalen egoitza garrantzitsua izan zen Chattanooga. Grant eta Sherman jeneralek 1863an garaitu zituzten hegoaldeko konfederalak Chattanoogako guduan.