Chlorocebus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Cercopithecidae |
Subfamilia | Cercopithecinae |
Generoa | Chlorocebus Gray, 1870
|
Espezieak | |
Chlorocebus tamaina ertaineko Cercopithecidae familiako primate generoa da. Sei espezie ezagutzen dira gaur egun, nahiz eta batzuen arabera espezie bakarra izan daitekeen aspiespezie askorekin. Hala ere genero bakarra da.
Sahara azpiko Afrikan bizi dira, Senegal eta Etiopiatik Hego Afrikara. Hala ere asko etxeratu egin dira eta Karibe itsasoko uhartetan aurki daitezke, afrikar esklaboen ondorengoekin batera. Bertan naturalizatu dira eta Barbados, Saint Kitts, Nevis, Anguila eta Sint Maartenen aurki daitezke. Ameriketako Estatu Batuetako Floridan ere aurki daiteke kolonia bat.