Coneheads (euskaraz Konoburuak), 1993ko Steve Barron irlandar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko komedia film bat da. Saturday Night Live telebista saioko Lorne Michaels kanadar-estatubatuar umoristaren izenburu berdineko esketx sailean oinarritua dago. Dan Aykroyd, Jane Curtin eta Michelle Burke aktoreek antzeztu zuten.