Convolvulaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Ordena | Solanales |
Familia | Convolvulaceae de Jussieu eta Jussieu, 1789 |
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Convolvulaceae, euskaraz konbolbulazeo, landare loredunen familia bat da, 60 genero eta 1.650 espezie inguru dauzkana. Familia honetako landareak klima tropikal eta epeletan bizi dira eta oso leku ezberdinak kolonizatzen dituzte, hala nola, kostaldeko dunak, padura gaziak, ur gezak hartutako leku zingiratsuak, eremu lehorrak, eta abar.
Batata, adibidez, Convolvulaceae bat da.