Corpus Inscriptionum Latinarum | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Theodor Mommsen |
Argitaratze-data | 1862 |
Izenburua | Corpus Inscriptionum Latinarum |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | latina |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Argumentu nagusia | latindar epigrafia eta Antzinako Erromako idazkuna |
cil.bbaw.de |
Corpus Inscriptionum Latinarum (bibliografian eta konpilazioetan CIL izenez ezaguna) mundu erromatarreko inskripzio latinoen eta greziar batzuen bilduma da. Antzinate klasikoak legatutako epigrafiaren dokumentazioan autoritatea ematen duen iturria da. Era guztietako inskripzioak, publikoak zein pribatuak hartzen dituenez, Erromako bizitzaren eta historiaren alderdi guztietako idazkunak biltzen ditu eta latinez idatzita dago.
1853an, Corpus Inscriptionum Latinarum Theodor Mommsenen zuzendaritzapean sortu zen Alemanian; lehen liburukia hamar urte geroago argitaratu zen. Lehen Mundu Gerrara arte, ordurako ezagutzen ziren latindar inskripzio gehienak argitaratuta zeuden. Lehen liburukiek aurrez argitaratutako inskripzio guztien bertsio baimenduak bildu eta argitaratu zituzten, baina idazten jarraitzen da eta corpusa eguneratu egiten da, edizio eta gehigarri berriekin.
Gaur egun, CILek 17 liburuki ditu, 70 zati, 180.000 (ehun eta laurogei mila) inskripzio inguru biltzen dituztenak. Hamahiru bolumen osagarrik indize bereziak dituzte. Lehenengo liburukiak, bi sekziotan, inskripzio zaharrenak hartzen ditu, Erromako Errepublikaren amaiera arte; II. liburukitik XIV.era bitartekoak geografikoki banatuta daude, inskripzioak zeuden eremuaren arabera. Hauek dira liburuki guztiak, lehen edizioaren urtearekin: