Cuerda Larga | |
---|---|
Mota | mendilerro |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°48′N 3°56′W / 40.8°N 3.93°W |
Mendikatea | Guadarramako mendilerroa |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Babestutako-eremua | Guadarramako Parke Nazionala |
Cuerda Larga Erdialdeko Sistemako zati den Guadarrama mendilerroko mendi adar nagusienetako bat da. Mendilerro hau mendebalde-hego-mendebaldetik ekialde-ipar-ekialderanzko norantzan doa Madrilgo Erkidegoaren ipar-mendebaldean zehar, eta, lerro zuzenean, 16 kilometroko luzera du. Mendebaldeko muturra den Navacerrada mendatean hasi, 1858 metroko altueran, eta ekialdeko muturrean dagoen Morcuera mendatean amaitzen da.
Guadarrama mendilerroko tokirik garaienetako bat da, 2100 metro baino gehiagoko altuera mantendu bat baitu. Tontorrik altuena Cabezas de Hierro deritzenak dira, bere 2383 metroko altuerarekin Guadarrama mendilerroko bigarren mendirik garaiena delarik. Cuerda Largaren ipar aurpegian Lozoya haranaren goiko zatia dago, eta hegoaldeko aurpegian Manzanaresen zintzurra, La Pedriza, kirol eta paisaia intereseko toki bat dena, eta Hueco de San Blas hedatzen dira. Mendi adar honek iparraldean duen Lozoya ibaiaren eta hegoaldean duen Manzanares ibaiaren arroak banatzen ditu, bi ibai hauek Jarama ibaiaren ibaiadarrak direlarik.
Cuerda Largatik ekialdera Morcuera mendilerroa dago, mendigune baxuago bat, eta antzeko orientazioa duena. Aipaturiko mendigune hau Morcuera mendatean hasten da. Cuerda Largaren mendebaldeko muturrean, Bola del Mundon, Sierra de los Porrones izeneko mendigune bat hasten da, hegoekialderantz orientatua dagoena. Altuera galtzen du aipaturiko norantzan aurrera egin ahala.
Cuerda Larga osatzen duten mendiak, mendebaldetik ekialdera ordenatuak, honakoak dira: