Dachauko kontzentrazio esparrua | |
---|---|
Dachau | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Bavaria |
Gobernu-eskualde | Bavaria Garaia |
Bavariako baserri-barruti | Dachau |
Greater district town | Dachau |
Koordenatuak | 48°16′12″N 11°28′06″E / 48.2699°N 11.4683°E |
Altitudea | 478 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Liberation of the Dachau concentration camp | |
Inaugurazioa | 1933ko martxoaren 22a |
Zuzendaria | Hilmar Wäckerle (en) Theodor Eicke Heinrich Deubel (en) Hans Loritz Alexander Piorkowski Martin Gottfried Weiss (en) Eduard Weiter |
Suntsipena | 1945eko apirilaren 29a (liberation (en) ) |
Webgune ofiziala | |
Dachauko kontzentrazio esparrua (alemanez: Konzentrationslager Dachau) kontzentrazio esparru bat izan zen, naziek 1938an, Dachau (Bavaria) herritik hurbil 1933an eratu zutena.
Kontzentrazio esparrua erabiltzen ez zen bolbora-fabrika baten gainean eraiki zuten, eta instalazio nagusiak 1933ko martxoaren 21ean amaitu zituzten. Hurrengo egunean esparrua, lehenengo presoak- 150 komunista eta sozialdemokrata- sartu zituzten..[1]
Hasiera batean, tokiko SAk eta SSek kudeatu zuten, eta 1934tik SSren agintaritzapean egon zen. Zigor izugarri krudelen agertokia izan zen, eta esparru-sistema ordenatu eta eraginkorraren eredu izan zen. Bere kudeatzaile nagusia, Theodor Eicke, Heinrich Himmler berak izendatua, presoak Estatuaren etsai infrahumanotzat jotzearen eta juduei emandako tratamendu bereziaren arduraduna izan zen, ikuspuntu fisiko eta psikologikotik zigor suntsitzaile gisa. Dachaun ehunka esperimentu mediko ilegal eta anker ere egin zituzten.[2] Esparrua 1933ko martxoaren 22tik 1945eko apirilaren 29an askatu zuten arte irekita egon zen.
Auschwitzeko kontzentrazio-esparru handienarekin batera, Dachau nazien kontzentrazio-esparru ezagunenetako bat da, eta, urtero, hainbat bisitari izate ditu.