Datuak bitzeko edo biltegiratzeko gailuetan, informazioa (datuak) erregistratzen da bitartekoren batean. Eskuz idatzitakoa, grabazio fonografikoa, zinta magnetikoa eta disko optikoak dira biltegiratzeko bitartekoen edo euskarrien adibideak. RNA eta DNA bezalako molekula biologikoak datuen biltegitzat hartzen dituzte batzuek.[1][2] Ia edozein energia-motarekin bideratu daiteke grabazioa edo erregistratzea. Datuak elektronikoki biltegiratzeko, energia elektrikoa erabiltzen da datuak gorde eta berreskuratzeko.
Datu digitalak bitarteko digital batean biltegiratutako datuak dira. Datu informatikoak biltegiratzea da erabilera orokorreko ordenagailu baten oinarrizko funtzioetako bat. Dokumentu elektronikoak askoz leku txikiagoan gorde daitezke paperezko dokumentuak baino.[3] Barra-kodeek makinaz irakur daitezkeen datuak paperean grabatzeko aukera ematen dute.