David Jeffrey Wineland (Milwaukee, Wisconsin, 1944ko otsailaren 24a) estatubatuar fisikaria da. 2012ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen Serge Harocherekin batera banako sistema kuantikoak neurtzeko eta manipulatzeko aukera ematen duten esperimentazio metodo iraultzaileengatik.
Fisika ikasi zuen Kaliforniako Unibertsitatean eta doktoretzako ondoko ikasketak egin zituen Washingtongo Unibertsitatean. 1975ean Neurrien Bulego Nazionalean hasi zen lanean. 2018tik fisikako irakaslea da Oregongo Unibertsitatean.