Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.
Dena da ETA
Dena da ETA politika arloan erabiltzen den esaera[1] bat da. Printzipio horren arabera, ETAko kide edo haren kolaboratzaile dira mailaren batean ETAren ideiekin, edo horietako batzuekin, bat datozen edozein talde edo pertsona, nahiz eta pertsona edo talde horiek beren helburu politikoetarako inoiz armarik erabili izan ez. Dena da ETA ideia batez ere XXI. mendearen hasieratik izan da garrantzitsua, batez ere PPk kontrolatutako Espainiako gobernuak izan direnean eta besteak beste ENAMen aurka erabilia.[2][3][4][5][6][7][8][9] Ideia honek ondorio nabariak izan ditu Euskal Herriko politikagintzan.
Dena da ETAkontzeptuaren garapenean PP eta maila txikiago batean PSOE alderdiak daude. Era berean, terrorismoaren aurkako erakunde batzuek, Terrorismoaren Biktimen Elkartea (Asociación de Víctimas del Terrorismo) adibidez, edo Covite ideia horren alde egiten dute.[10] Espainiako Gobernuak Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalen bidez printzipio politiko-judizial hori babestu du.