Diego Lopitz V.a Harokoa[1] —latinez: Didacus Lupi— (- †1310) Bizkaiko hamargarren jauna izan zen (1295-1310).[2]
Fernando IV.a Gaztelakoaren maiordomo nagusia eta errege-alferez izan zen. Bilbo babestu zuen: arrantza-herrixka txikiari hiri-gutuna eman zion eta baita portu aske bilakatu ere. Horrela, Bilbo erregearen zergetatik aske geratu zen eta Bizkaiko jaunari zuzen loturik.
Gaur egun haren omenez Bilbon On Diego Lopitz Harokoaren monumentua eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia daude.
- ↑ Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. Irizpideak. .
- ↑ Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..