Dinoflagelatu | |
---|---|
Triasiko-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Goierreinua | Eukaryota |
Erreinua | Chromista |
Azpierreinua | Harosa |
Filuma | Dinoflagellata Bütschli 1885 [1880-1889]
|
Azpibanaketa | |
Dinoflagelatuak izaki fotosintetiko zelulabakarrak dira. Bere bizitzan fase aske bat dute eta bertan garatzen dituzten bi flageloz mugitzen dira. Izeneko dino hori ez dator dinosauroaren etimologia berdinetik, baizik eta grezierako δινος - zurrunbilotik. Flageloa mugitzean sortzen duten zurrunbiloa dela eta eman zitzaien izen hau.
Izaki hauen tamaina 7 eta 2000 μmkoa da, baina gehienak 20 μm inguruan kokatzen dira. Euren banaketa zabala da eta ur geza zein gazitan bizi daitezke.
Izaki planktoniko eta bentonikoak izan daitezke eta sinbionte eta parasito ere izan daitezke. Gehienak ale bakartiak dira baina badira koloniak eratzen dituzten gutxi batzuk. Gehienak autotrofoak dira, eta batzuk sinbionteak dira. Gutxi batzuk heterotrofoak dira.
Gaur egun algen barruan sartu ohi dira, Phyrrophyta (grezierako Φιρος - sua eta φιτα - landare) atalean. Izen hau euren kolore gorriagatik eman zaie. Gaur egun eztabaida dago izaki hauek non kokatzearen harira. Autore batzuek Protista erreinuko Dinoflagellata phylumean sartzen dituzte. Beste batzuek Eukarya domeinuan Alveolates erreinuan sartzen dituzten bitartean.