Dionisio Amundarain | |
---|---|
(2007) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dionisio Amundarain Saratsola |
Jaiotza | Itsasondo, 1930eko maiatzaren 23a (94 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa, Bibliaren itzultzailea eta euskararen sustatzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Dionisio Amundarain Saratsola (Itsasondo, Gipuzkoa, 1930eko maiatzaren 23a) itzultzailea, testuen zuzentzailea, euskararen sustatzailea, euskara irakaslea, apaiz katolikoa eta beneditarra da. Maizpide euskaltegiaren sortzearen eragile nagusia eta aurreneko zuzendaria. Elizen Arteko Biblia itzuli zuen taldearen buru. Euskaltzain urgazlea,[1] euskaltzain ohorezkoa[2] eta Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kide[3] da. Beneditarren Lazkaoko monasterioa utzi zuen 1986an: euskalgintzan buru-belarri jarraitu ala monasteriora itzuli aukeratzera behartu zuten, eta euskararen alde egin zuen.[4] Gaur egun Lazkaon bizi da.[4]
« | [...] bihotzez eskerrak eman nahi dizkizut, Dionisio, euskararen alde zeure denboran egin duzun lan txalogarriagatik. Zinez, zintzo jokatu duzu.
Eta toki guztietan hauxe esaten dut: Zazpi probintzietan oso gutxi daude euskaraz Dionisio Amundarainek bezain ongi idazten dutenak. Dionisio maisuen maisu da. |
» |
Gotzon Garate[5] |