Dionisio Areopagokoa Apostoluen Eginak Bibliako liburuan agertzen den pertsonaia da, I. mendekoa, Paulo Tarsokoaren eraginez kristautasunera bihurtua, eta ondoren Atenasko lehen apezpikua izandakoa. Izena Atenasko Areopagotik dator, hango epailea izan baitzen eta han, Pauloren Areopagoko sermoia entzuna, bihurtu zelako. Atenasko zaindaria da. Historian, VI. mendetik berari egotzi zitzaizkion idaki filosofiko eta teologiko zenbait; gerora Siriako monje batek idatziak zirela frogatu zen; hala eta guztiz ere, idazki haiek Pseudo-Dionisio Areopagokoa terminoan biltzen dira egun.