Dirk Uipko Stikker (Winschoten, 1897ko otsailaren 5a - Wassenaar, 1979ko abenduaren 23a) herbeheretar diplomazialari eta politikaria izan zen. Hainbat banku eta enpresatan lan egin zuen politikan hasi aurretik. 1946an Askatasunaren Alderdiaren eta 1948an Askatasunaren eta Demokraziaren Aldeko Herriaren Alderdiaren sortzailea izan zen. Atzerri ministro izan zen 1948tik 1952ra, enbaxadore Erresuma Batuan 1952tik 1958ra, enbaxadore NATOn 1958tik 1961era eta NATOko Idazkari Orokorra 1961etik 1964ra.