Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Drainatze

Erretenak Ingalaterran, lur eremu hezeak drainatzeko.
Drain bat: plastikozko hodi zulatua legarrez beteriko zangan.

Drainatzea lur eremu batean ur soberakina kentzea edo ateratzea da[1]. Maiz lurpeko hodi sare baten bidez izaten da[2] (drainak), baina ubide eta arroilak erabiliz ere bai.

Aspalditik drainatu izan dira lur-eremuak, batez ere bizitzeko edo landatzeko desegokiak edo arriskutsuak zirenak egokitzeko (padurak, zingirak, zohikaztegiak eta abar). Mendebaldeko Europako ia arro hidrografiko guztietan, Asiako zenbait zonaldetan eta geroago Ipar Amerikan erabili izan da, aldaketa hidrologiko eta ekologiko handiak sortuz.

Azaleko ura kentzeko, drainen bidez egin daiteke, eta leku hezeagoetan zangak edo ubide txikien sareak erabiliz, batzuetan ponpa edo haize-errota batzuei konektatuta, ura altxatzeko:

  • erretenak, lurrean edo zohikaztegietan eginak, konponbide eraginkorrak eta ekonomikoak dira, baina ez dira egokiak nekazaritza mekanizatuan. Leku hezeetan zabalagoak eta sakonagoak dira (adibidez, Flandria eta Herbehereetako watergang erretenak).
  • drainak sakonean lurperatuta daude, kalkulatutako tarteen arabera. Lehen, toskazko edo buztinezko elementuz osaturik zeuden, muturra bata bestearen barnean sartuta[3], baina orain plastikozko hodi malguak erabiltzen dira, zulatuak eta gehienetan oihal geotextil batez estaliak (sustraiak eta partikula finak drainean sar ez daitezen).
  1. «Drainatze». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-07-20.)
  2. «Drainatu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2021-07-20.)
  3. baxerazko tutu batzuek, muthurra batak bertzearen barnean sartzen dutenak. Drain Orotariko Euskal Hiztegian, Euskaltzaindia (noiz kontsultatua: 2021-7-23)

Previous Page Next Page






Dreineringstelsels AF تصريف المياه Arabic صرف ARZ Drenaj AZ Дрэнаж BE Дрэнаж BE-X-OLD Дренаж Bulgarian Drenatge (hidrologia) Catalan Дренаж CV Dræning Danish

Responsive image

Responsive image