![]() |
Dublin Handiaren Eremua (irlanderaz, Mórcheantar Bhaile Átha Cliath; eta ingelesez, Greater Dublin Area edo GDA) Dublingo lau konderriak (Dublin hiria, Dublin Hegoaldea, Dun Laoghaire-Rathdown, eta Fingal) eta inguruko beste hiruak (Kildare, Meath eta Wicklow) izendatzeko erabiltzen den deitura da. Terminoak ez du inolako batasun politiko edo administratiborik adierazten, eta, batzuetan, Dublingo metropoli-eremua eta aldiriak ere izendatzeko erabiltzen da.
Deitura hau Planning and Development Act, 2000 (21. atala) delako hirigintza-planean eta beste hirigintza-tresna batzuetan hasi zen erabiltzen. 2003ko Lurralde Antolakuntzarako Planak ere bereizi zituen, Dublin Handiaren Eremuan, "metropoli eremua" eta "inguruko barrutiak", azkenengo honetan landagunean dauden tamaina desberdineko hainbat herri sartuz.