Frederick Duncan Michael Haldane (Londres, 1951ko irailaren 14a) ingeles fisikaria da. 2016ko Fisikako Nobel Saria jaso zuen David J. Thouless eta John Michael Kosterlitzekin batera materiaren fase topologikoei buruzko ikerketagatik.
Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1977tik 1981era Frantzian Laue-Langevin Institutuan lan egin zuen. 1981etik fisikako irakasle izan zen Kaliforniako Unibertsitatean eta 1990ean Princetongo Unibertsitatera joan zen.
Materia kondentsatuaren fisikan funtsezko ekarpenak egin zituen. Nobel Saria irabazi duten ikerketek mundu ezezagunetako ateak zabaldu dituzte, non materiak egoera arraroak har ditzakeen eta metodo matematiko aurreratuak erabili dituzte materiaren fasea edo egoera ezohikoak aztertzeko, supereroaleak, superfluidoak eta film magnetiko finak, kasurako.