Dustin Lee Hoffman (Los Angeles, 1937ko abuztuaren 8a - ) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da. Estudio dekoratzaile baten semea, Pasadena Community Playhouse eta Actors Studio eskoletan ikasi zuen aktoregintza. 1964an En attendant Godot antzezlanean egin zuen estreinaldia Broadwayen. Hortik aurrera oso karrera arrakastatsua izan du 40 urtez. Oscar izendapena zazpi aldiz jaso du, eta bitan, irabazi: 1980ko Kramer vs. Kramer eta 1989ko Rain Man filmengatik.
2012ko irailaren 29an Donostia Saria jaso zuen.