Edna O'Brien | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tuamgraney, 1930eko abenduaren 15a | ||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | ||
Heriotza | Londres, 2024ko uztailaren 27a (93 urte) | ||
Hobiratze lekua | Inishcaltra (en) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ernest Gébler (en) (1954 - 1964) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, ipuingilea, biografoa, gidoilaria, eleberrigilea, idazlea eta antzerkigilea | ||
Enplegatzailea(k) | University College Dublin | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Aosdána (en) Errege Literatura Elkartea | ||
|
Edna O'Brien (Tuamgraney, Clareko konderria, 1930eko abenduaren 15a – Londres, 2024ko uztailaren 27a) irlandar eleberrigilea izan zen.
Farmaziako ikasketak egin zituen, eta farmazialari gisa lan egin zuen hasieran. 1960an argitaratu zuen lehenengo eleberria: The Country Girls, trilogia bateko lehenengoa. Trilogia osatu zuten beste bi liburuak Girl with Green Eyes (1962) eta Girls in Their Married Bliss (1964) dira. Eleberri horietan esperientzia berriak eta bizitzaren gozo-mikatzak probatzera ausartzen diren emakumeen gorabeherak kontatzen dira. Lan horien ondoren ere, Edna O'Brienek emakumeen barne-gatazkez eta gizon eta emakumeen arteko hartu-emanez eta arazoez idazten jarraitu zuen. Lan horien artean aipagarrienetako bat Night (1972) da, insomnioak jota dagoen emakume baten gau bateko bakarrizketa.
Bestalde, ipuin bilduma batzuk ere idatzi ditu, hala nola Mrs Reinhardt and Other Stories (1978), Returning (1982) eta Lantern Slides (1990). Beste lan batzuk: Time and Tide (1992), House of Splendid Isolation (1994), Down by the River (1996), Wild Decembers (1999), In the Forest (2002), The Light of Evening (2006), Byron (2009).