Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra, Tinistar Aroa edo Egiptoko Antzinako Aroa (K.a. 3100-K.a. 2700), Antzinako Egiptoren historia dinastikoaren hasiera da. Manetonen arabera, garai honetan, inperioko hiriburua, Tinis izan zen, aroaren Tinistar izendapena herri honen izenetik datorrelarik, hau frogatzen duten hondakin arkeologikorik ez dagoen arren. Garai honetan, soilik bi errege leinuk gobernatu zuten, Egiptoko I. dinastia eta Egiptoko II. dinastia deritzenak. Lehen faraoiak, Egiptoren bateratzailetzat hartzen dira.