Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Ekialdeko Europako ordokia

Ekialdeko Europako ordokia
Motaordoki eta Russian Large Landscape (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak57°30′N 40°00′E / 57.5°N 40°E / 57.5; 40
Honen parte daEuropar ordoki handia
Leku geografikoaEkialdeko Europa

Ekialdeko Europako ordokia, batzuetan Errusiar ordokia (errusieraz: Русская равнинаtranslit.: Russkaya Ravnina) deitua, Ekialdeko Europako zenbait ibai-arro hartzen dituen ordoki zabala da. Europako zabaldirik handiena da, 4.000.000 km²ko azalerarekin, eta batezbesteko garaiera 170 mkoa da[1]. Ural mendietan hasten da eta Errusiako europar aldera, Baltiar herrialdetara, Bielorrusiara, ia Ukraina osora, Moldaviara, ekialdeko Poloniara eta mendebaldeko Kazakhstanera hedatzen da.

Iparraldean Itsaso Zuria eta Barentseko itsasoa ditu; ekialdean, Ural mendiak, Ural ibaia eta Kaspiar Itsasoa; hegoaldean Kaukaso mendilerroa eta Itsaso Beltza eta mendebaldean Karpatoak eta beste mendilerro txikiak.

Ordokia zenbait eskualdetan banatuta dago:

Antzinako Errusiar Inperioa eta Sobietar Batasunaren lurraldetan eskualdea Ordoki errusiarraren izenaz ere ezaguna da.

Iparraldeko Europako ordokiarekin batera Europako ordokia osatzen du.

  1. Russian Plain[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com

Previous Page Next Page