Elbira Zipitria | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zumaia, 1906ko maiatzaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Donostia, 1982ko abenduaren 26a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza Euskaltzaleak Eusko Ikaskuntza |
Elbira Justa Zipitria Irastortza[1], Ira bezala ezagutua eta sinatuko zuena (Zumaia, Gipuzkoa, 1906ko maiatzaren 28a - Donostia, Gipuzkoa, 1982ko abenduaren 26a) maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararen sustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalari izan zen. Eusko abertzale sutsua eta euskal abertzaletasunaren eragile, jeltzalea (Emakume Abertzale Batzako kide) eta katoliko fededuna, frankismoaren urte beltzenetan isilpean eta ausardiaz jokatu zuena. Pedagogia aurrerakoia erabili zuen, besteak beste ikasle zituen neskatoen eta mutikoen arteko berdintasuna aldezten zuena.[2][3][4][5][6]
« | Zu, oso tradizionalista izan zinen bizitzako aspektu askotan, hala ere, Eskola Berriaren printzipioak ikusteko gaitasuna erakutsi zenuen, Adolf Ferriere, Maria Montessori, Ovidio Decroly eta zure irakurketen ardatza baitziren. Jakin ezazu, Elbira, zuk markatutako ildo nagusiak, 100 urte geroago ere egungo heziketa gidatzen duten ardatzak direla: ikasle guztiengan sinistea, eleaniztasunaren garrantzia, ikasketa prozesuan haurren protagonismoa bermatu beharra... | » |
«Elbira Zipitria andereñoari»[7] |