Elena Irureta | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elena Irureta Azanza |
Jaiotza | Zumaia, 1955eko uztailaren 30a (69 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta ahots-aktorea |
Elena Irureta Azanza (Zumaia, Gipuzkoa, 1955eko uztailaren 30a – )[1] euskal aktorea da, euskaraz zein gaztelaniaz jarduten duena. Sari ugari jaso ditu, besteak beste, 2023ko urrian Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman zion Ane Gabarainekin batera, ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik[2] eta 2024an Donostiako 72. Zinemaldiko Zinemira saria jaso zuen, bere ibilbidearen aitortza gisa.[3][4][5][6]
Euskal Herrian gehienbat telebistan egindako lanei esker ezaguna bada ere, batez ere Bi eta bat, Jaun ta Jabe eta Martin telesailei esker, antzerkian eta zineman egindako lanak ere ugariak dira. Espainia mailan ere Al salir de clase eta El comisario telesailengatik da ezaguna, eta zineman Icíar Bollaínekin egindako lanengatik: Hola, ¿estás sola?, Flores de otro mundo eta Te doy mis ojos.[7][8]